Lege-oharra

Informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) kontuan hartuta, Pao Pao Elkarteak jakinarazten du bera dela paopaoelkartea.eus web-gunearen titularra. Aipatutako legearen 10. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Pao Pao Elkarteak bere datuak jakinarazi behar dituenez, hona hemen: web-orri honen titularra Pao Pao Elkartea da eta helbide soziala Zumaian dauka, Alaia 8, 20750 Zumaia (Gipuzkoa). Hau da web orrian iragartzen den enpresarekin kontaktuan jartzeko posta elektronikoaren helbidea: info@paopaoelkartea.eus.

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDEA

Pao Pao Elkartearen web-gunean nabigatu, bertara sartu edota gunea erabiliz gero, orriaren erabiltzaile bihurtzen zara, eta Pao Pao Elkartearen web-gunean nabigatzen hasten zaren unetik hemen azaltzen diren baldintza guztiak onartzen dituzu, bai eta, kasuan kasu, legeak nahitaez betearazten dituen gainerako araudiak ere.

Pao Pao Elkartearen web-orriek informazio, zerbitzu eta datu asko ematen dituzte, era askotakoak. Erabiltzaileari dagokio web-orria zuzen erabiltzeko ardura. Ardura hori hartuta, Pao Pao Elkarteak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erantzukizuna izango du erabiltzaileak, eta hemen ezarritako baldintzen, legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontra jokatzen badu, edo beste inoren eskubideak urratzen baditu edo web-orriaren funtzionamendua bera kaltetzen badu, bera izango da erantzulea.

ESTEKEN POLITIKA, ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Pao Pao Elkarteak ez du hartzen erabiltzaileak bere web-orrian agertzen diren esteken bitartez bisitatzen dituen web-orrien edukien erantzukizunik, eta adierazten du ez duela, inola ere, sareko beste web-orri batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko.

Halaber, ez du inola ziurtatuko esteken bidez bisitatu daitezkeen eta bere jabetzako ez diren beste orrien eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna edo legezkotasuna.

Pao Pao Elkarteek adierazten du bere web-orrietan nabigatzeagatik bere erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Horrenbestez, Pao Pao Elkarteak ez du ardurarik izango, inondik ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak kalteren bat jasaten badu.

ALDAKETAK

Pao Pao Elkarteak eskubidea du, aurretik abisatu gabe, bere web-orrian egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, dela web-orriaren edukietan, web-orria erabiltzeko baldintzetan, edo kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa horiek bere web-gunearen bitartez egin ditzake, zuzenbideak onartutako moduetatik edozein baliatuta, eta aintzat hartu beharrekoak izango dira web-orrian publikatuta dauden bitartean, harik eta hurrengo aldaketaren batek eraldatzen dituen arte.

COOKIAK ERRESERBATUTA

Erabiltzaileak bere web-orrian nabigatzen duenean cookiak erabiltzeko eskubidea dauka Pao Pao Elkarteak, nabigazioa pertsonalagoa eta erosoagoa izateko helburuz. Enpresaren datuak babesteko politika aintzat hartuta, Pao Pao Elkarteak adierazten du cookie horiek erabiltzaile anonimoari eta bere ordenagailuari lotzen zaizkiola, eta ez dutela bere erabiltzailearen izena eta abizena jakinarazten.

Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko, cookiak jaso izanaren berri jakiteko, eta, nahi badu, bere disko gogorrean ez instalatzeko agintzeko. Halere, Pao Pao Elkartearen webera sartzeko, ez da derrigorra cookiak instalatzea.

DATUAK BABESTEA

Web-gunean kokatutako formularioen bidez lortutako datu pertsonalak, eta zure telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea fitxategi batean jasoko ditugu. Pao Pao Elkartea izango da fitxategi horren jabea, eta ordua jartzeko, zure kontsultei erantzuteko eta enpresari buruz eskatu duzun informazioa helarazteko erabiliko du.

Pao Pao Elkarteak, hortaz, konpromisoa hartzen du formulario horren bitartez jasotako datuak soil-soilik goiko helburu horietarako erabiltzeko. Halaber, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren bidez, erabiltzaileak baimena ematen digu informazio hori telefonoz edota posta elektroniko bidez emateko.

Formularioa bidaliz gero, adierazten duzu badakizula zure datu pertsonalak nola eta zertarako erabiliko diren, alegia, klausula honetan azaldu bezala, eta azaldutako klausulak onartu egin dituzula.

JABETZA INTELEKTUALA

Bere web-orriko testu, irudi, nahiz orri hauek aurkeztu eta muntatzeko beharrezko bitarteko eta aurkezpen-moduetatik eratorritako jabetza industrial nahiz intelektualeko eskubide guztiak Pao Pao Elkartearenak dira, bai zuzenean bai lagapen bidez. Hortaz, jabetza intelektualeko obra gisan babestuko ditu Espainiako ordenamendu juridikoak, eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudia aplikatuko zaie, bai eta gai horren inguruan Espainiak sinatuta dituen nazioarteko tratatuek xedatutakoa ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legea bete beharrez, debekatuta dago Pao Pao Elkartearen web-orriaren edukiak, zatiz edo osoz, erreproduzitu, banatu, jendartean jakinarazi edo erabiltzea, Pao Pao Elkarteak horretarako baimena espresuki eman gabe.

LEGE-EGINTZAK, APLIKATZEKOA DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Pao Pao Elkarteak bere gain hartzen du, halaber, bere web-orriak edota bere edukiak gaizki erabiltzeagatik, edo hemen zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, egoki iruditzen zaizkion egintza zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena.

Erabiltzailearen eta Pao Pao Elkartearen arteko harremana indarrean dagoen araudia espainiarraren arabera taxutuko da, eta erabiltzailearen eta Pao Pao Elkartearen artean gatazkaren bat sortzen bada, Donostiako (Espainia) epaitegietan edo auzitegietan ebatziko da.