AGIAN ORAINDIK EZ DAKIZU BAINA...

Nire negozioa sustatu hala nagoen bezala jarraitu behar dut?
Nola ziurtatu dezaket komunikazio egoki batek nire salmentak handituko dituela?
Zer da? Gastua edo inbertsioa?

Laburbilduz:
Nire enpresa ezagutzera emateak gehiago saltzea eragingo al du?

Egunero beren negozioen abantailak helaraztera ausartu ez diren enpresari ezberdinak galdera horiek eta antzekoak egiten dizkiete euren buruari.
Zalantza horiei erantzuteko gaitasuna, ordea, negozioak arrakastatsu bilakatzeko komunikazioa erabiltzen duten enpresak dituzte (handiek, ertainek zein txikiek).

... ETA GUK ERE EZ DIZKIZUGU ESKAINIKO

Zure negozioa ezagun egitea sen onean oinarritutako lanaren fruitua da, inguruan ditugun baliabideak egoki erabiltzen jakitearen ordaina. Horretarako zure eskualdeko enpresak ustia ditzakezu, zuregandik oso gertu lanean aritzen garen komunikazioaren eta arte grafikoen sektoreko profesionalak.

 Zure negozioaren nondik norakoak gure mahai gainean jarri eta komunikazioaren inguruko formula pertsonalizatua topatuko dugu. Begiztatu dezagun zenbat tanta behar dituzun...

... ESTRATEGIAN: Salmentak handitzeko zer egin
... SORMENEAN: Nola egin zute negozioa ahaztezin bilakatzeko
... PLANIFIKAZIOAN: Zure enpresak distira izan dezan bitartekari eta une egokia aukeratu

Gure AUTODIAGNOSTIKO TESTAREN bidez
zure enpresaren egoera ezagutu ezazu komunikazio egokiaren ikuspegitik

.

BUSTI ZAITEZ ARRAKASTAREN TANTEKIN.
ERAGINKORRAK DIREN TANTAK

Zu bezalako Urola Kostako enpresariak komunikazioa negozioaren barnean integratu dute, euren negozioen beharrezko premisa. Baraiei funtzionatzen die.
Beharbada, zuri ere momentua iritsi zaizu

"Komunikazioa Muebles LUFEren arrakastaren giltzarria da. Are gehiago, gure estrategia enpresarialaren oinarria da."

Enrique Arrillaga
MUEBLES LUFE
Azpeitia

"Komunikazioak alderdi askotan hobetu du Artzai Gazta: elkartea osatu eta gaztak egiten ditugun guztion talentua argitara atera eta Euskal Herriko ekoizleak mundu zabalean balioan jarri ditu"

Luisa Villegas
ARTZAI GAZTA ELKARTEA
Idiazabal

 

ZER DA PAO PAO ELKARTEA

Denboraren makinan atzera egin eta “Pao, pao, pao, pao…!” ume hotsak entzuten ziren Zarauzko kaleetan udal-zerbitzuetako langileak tutu malguekin kaleak garbitzen zituzten bitartean.

PAO PAO Urola Kostako komunikazioaren eta arte grafikoen sektoreko enpresa talde batek osatutako elkartea da. Gure helburua eskualdeko enpresei kalitatezko komunikazioaren bidez hazten laguntzea da. Izan ere, guztiok, zuek eta gu, norabide berean goaz. Batera bizi gara, batera egiten dugu lan, batera egiten dugu aurrera.

Finean, komunikazio estrategia egoki batek ahalbidetzen duena da pao pao egitea, bustitzea, barneratzea. Zure negozioa gizarteratu nahi dugu, ezagutzera eman, distira izatea, haztea. Hori, talde lana oinarri duen etengabeko lan pertsonalizatuak ahalbidetuko du.

Gutxinaka-gutxinaka, pausoz pauso, tantaz tanta.

Urola Kosta.

Ongi komunikatua.

NOR GARA

JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Facebook
Twitter
LinkedIn
Instagram
Google+
YouTube

Animatu eta izena eman gure buletinean!